XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beranduago, eta literatur kritikari status zientifikoa eman nahian edo, artearen oinarria bilatzen ihardun zuen hainbat kritikok mende honen hasieratik.

Literatur lengoaiaren berezkotasunak, literaturtasuna eta beste helburu teoriko batzuk agertu ziren Formalista Errusiarren lanekin batera.

Ondoren, eta korronte kritikoen deskripzioan exhaustiboa izateko inolako asmorik gabe, literaturari aplikatutako estrukturalismoak hizkera literarioaren gramatika eraikitzea zuen helburuetariko bat (Jonathan Culler-en kasuan bezala); amerikar New Criticism delakoa literatur lanen balioak inmanenteki aztertzeko teoria bat zen; Estilistika deitu korrontearen inguruko teorikoek efektu estetikoak lortzeko hizkera arruntari buruz ematen diren aldaerak edo figurak bilatu eta zerrendatu zituzten, besteak beste.

Azterketa semiotikoak zeinu-sistemaren barruan sartzen du literatur obra eta honen zeinuak aztertzen saiatzen da, etab.

Kritika zientifikoaren barruan zerrendaturiko korronte guzti horiek ezaugarri amankomun batzuk dituzte: batetik, literatura zer den eta bere gakoa non dagoen sistematizatzen saiatzen dira, eta, bestetik, autonomoak dira, literatur obra inmanenteki aztertzen dute.

Azken ezaugarri honetatik aldentzen eta bereizten den neurrian, beste korronte garrantzitsu bat azkenerako utzi dugu: kritika marxista.

Teoria marxistaren eremu zabalagoan kokatzen da, eta garaiaren eta garaiko produkzio-modu nagusiaren isladatzat hartzen ditu literatura eta artea; honen arabera, literatur obra produkzio-modu horrekin bat datorren ala horretatik desbideratzen den ikusiz aztertzen du, Lukacs, Gramsci etab.en teorizazioetan oinarrituz.

Kritika marxista ere kritika zientifikoen barruan kokatu behar dugu.

Honaino, beraz, bigarren talde batean, XX. mendean zehar nolabaiteko zientifikotasunez jokatu nahi izan duen kritikaren ardatz nagusiak.

Baina, paraleloki, beste kritika-mota bat XIX. mendean sorturiko kritika haren zorduna garatu da eta bizirik dago gure mendean.

Gure mendeko kritika-korronteak ikusteko beste era bat erabili ohi da, komunikazioaren teorian oinarrituz: horren arabera, emisore edo idazlearengan zentraturikoak kritika-mota historikoak, psikologikoak eta biografikoak izango lirateke; (...).